Azkue Fundazioak martxan jarritako Digitalizazioaren Hariak egitasmoa Etxebarriko BHI institutuan egin da 2002an, Etxebarriko Udalaren laguntzaz.
2021ean, berriz, Bermeon egin zen estreinakoz, eta ikastetxeek haien kabuz egin zituzten proiektuak, makinak eta lantegi batzuk baliatuta. Ikasketa handia izan zen guretzat, baina aurtengoa guztiz ezberdina izan da: ikastetxean bertakoak bagina bezala jardun dugu. STEAM proiektuak hezkuntzan txertatzearen inguruan gure esperientzia areagotu du horrek. Hori dela eta, zenbait hausnarketa partekatu nahi ditugu:
STEAM proiektuak gauzatzeko inguru ezin hobea izan dugu:
- Eskulana burutzeko, tresnak izango ditugu.
- Programak instalatzeko, ordenagailu pertsonalak izango ditugu.
- Talde lanerako edo banakako lanerako, espazio moldagarria izango dugu.
- Proiektuak eta materialak leku finkoetan gordetzeko aukera izango dugu.
- Saio luzeagoak bideratzeko aukera izango dugu, beraz, tarte gehiago izan dugu elkarrengandik ikasteko, ikerketarako…
- Irakasleek euren kabuz ikertzeko eta proiektuak pentsatzeko denbora izan dute.
Baina errealitatea ere hobeto ezagutu dugu 2022an: gure hezkuntza sisteman STEAM proiektuak txertatzeko, unitate didaktiko zurruna sortu behar dugu, esploratzeko tarterik ez baitago orokorrean, eta irakasleek ahalegin handia egiten dutelako horrelako proiektu bat ikasleei eskaintzeko.
Horiek horrela, bi unitate didaktiko egiteko ahalegina egin dugu, eta hau da Etxebarriko BH institutuarekin izandako esperientziaren emaitza:
- Robot suhiltzailea:
Egitasmo honen helburua izan da STEAM proiektuen bidez elektronikarekin hasierako harremana izatea eta Arduino plataforma ezagutzea. Informazio gehiago, hemen.
- 3D protesiak:
Irakasleen iritziz, “Gure espektatibak oso altuak ziren, 0tik hasi behar baginen ere. Azkue Fundaziotik bidali ziguten teknikariari ideiak emateko eskatu genion, baina, ideiak politak baziren ere, hauek gauzatzea baino, gure errealitatera egokituko diren proiektua aurkitzea izan da gure ikasketa handiena, baita zenbait teknologiak erabiltzean dakartzan aukerak eta erronkak ezagutzea ere”. Informazio gehiago, hemen.