Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak, elkarlanean, hala, Birala! izeneko lantegiak antolatu dituzte Euskararen Etxean. Lantegi hauetan, gaztetxoak sare sozialen munduan euskaraz murgilduko dira eta bideo grabazio eta edizio teknika berrietan trebatzeaz gain, euskarazko erreferenteak, influencerrak eta hainbat plataformatako joerak (tiktok, youtube, twitch, instagram…) ezagutu eta landuko dituzte.

Euskara eta Hezkuntza Sailak informazio-orria bidali du 2010 eta 2011 urte bitartean jaiotako bilbotar gazteen etxeetara, ekainean eskainiko den lantegi honetan parte hartzera animatzeko.

Gurasoek edo tutoreek egingo dute beraien semeen edo alaben izen ematea, eta aldi berean, programan parte hartzeko baimena emango dute.

hala, Birala! lantegia:

  • Hizkuntza: euskara. Lantegiak euskara hutsean izango dira. Lantegi-emaileen eta parte-hartzaile guztien arteko harreman-hizkuntza euskara izango da eta hartzaileek ezinbestean euskaraz jakin behar dute.
  • Parte hartzaileak: Bilbon erroldatutako 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gazteak.
  • Lantegiak:
    • Datak: Ekainak 27, 28, 29 eta 30.
    • Parte-hartzaile kopurua: 40 gazte ordu-tarte bakoitzean. 4 talde eratuko dira eta talde bakoitzean 10 gazte eta hezitzaile bat egongo dira.
    • Plaza lortzea: Izena eman ahala beteko dira plazak. Plazak beteta daudenean itxaron zerrenda irekiko da. Lantegian plazaren bat libre geratuko balitz, itxaron zerrendatik plazarik lortu ez duen lehenengo pertsonari deituko zaio.
    • Iraupena: 3 orduko iraupena izango du eta saio bakarrean izango da.
    • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara edo 15:30etik 18:30era
    • Tokia: Euskararen Etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo) (Metroz: San Ignazioko geltokia; Bilbobusez: 10, 13, 18 eta 71 lineak)
    • Prezioa: Doan
    • Izen emate epea: Ekainaren 1ean goizeko 09:00etan hasiko da izen emate aldia eta ekainaren 13an amaituko da gaueko 12:00etan.

IZENA EMATEA:

birala