Mugikorreko aplikazioak irudietako testua ere itzultzen du; aldiko 500 hitz itzul daitezke webguneko testu-kutxan; dokumentu formatudunak osorik itzultzen ditu

Mugikorretan instalatutako aplikazioak nobedade azpimarragarri bat dakar: orain, irudietako testuak itzultzen ditu, aurretik eskaintzen zituen zerbitzuak ahaztu gabe. “Horretarako, aski da aplikazioa ireki eta mugikorra irudiaren parean jartzea. Aplikazioak irudiko testua detektatuko du, eta itzuli egingo du guk eskatutako hizkuntzara, guk testua letraz letra aplikazioan sartu beharrik izan gabe”.

Webgunearen harira, doako zerbitzu gehiago eskaintzen ditu; esaterako, erabiltzaileak erregistratzen badira, 500 hitz itzultzeko aukera izango dute. Horrekin batera, formatudun dokumentuak ere itzultzen ditu: ” 1.000 hitzerainoko 3 dokumentu doan, eta hortik aurrerakoak ordainpean”. Berrikuntzen inguruko xehetasun guztiak.

Azkenik, ordainpeko zerbitzuei dagokienez, “epe luzeko planik kontratatu nahi ez bada, unean-unean ordaindu daitezke egiten diren eskaerak, kreditu-txartela erabiliz, erraz erraz”.