Euskadiko liburutegi digitalak, eLiburutegiak, 30.206 lan mailegatu ditu urteko lehen seihilekoan, iaz baino 3.955 gehiago, eta 3.162 erabiltzaile gehiago lortu ditu; orotara, 32.899 erabiltzaile.
eLiburutegiak jakinarazi duenez, John Andueza, Maria Dueñas, Harkaitz Cano eta Jon Arretxe izan dira gehien eskatutako idazleak. “John Anduezaren Larunbatean Bukowskin; Maria Dueñasen Las hijas del Capitán; eta Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa (izan dira eskaera handiena jasi duten liburuak)”.
Gehien mailegatutako filmak, bestalde, Asier Altunaren Amama, eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak izan dira. “Hirugarren tokian Max Lang-ek eta Jakob Schuh-ek zuzendutako El Grúfalo animazio-filma agertzen da”.