Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak ondu duen “kanpainak gogorarazten digu emakumeen aurkako indarkeria ez dela emakumeen arazoa soilik, gizarte osoarena baizik eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan sarea eta komunitatea sortzeko deia egiten du”.
Hala, AZKUE Fundazioak berdintasunarekiko duen konpromisotik abiatuta, bat egiten du Ez da zure arazoa bakarrik, gurea ere bada lelopean egingo den kanpainarekin: “kanpainak dei egiten du gizarte osoa aktiba dadin indarkeria matxistaren `normalizazioa´saihesteko”.

“Emakundek hiru aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean abiarazitako kanpainak erantzukizun soziala, komunitarioa, instituzionala… aldarrikazten du, indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeak babesteko, entzuteko, sinesteko eta artatzeko”.
Informazio gehiago, hemen.








