Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, abenduak 3, Euskal Herria eTxapelak FIFA 21en erakustaldia egingo du Twitch bidez. EH Kirolak babestutako ekimena da, eta Game Erauntsiaren kanaletik jarraitu ahalko da 18:30etik aurrera.

Game Erauntsiak jakinarazi duenez, “Euskarak, bideo-jokoek eta kirolak bat egingo dute beste batez Euskal Herria eTxapelaren erakustaldi bereziari esker. FIFA 21 bideo-joko ezaguna hartuta bertan hauta daitezkeen euskal taldeekin partiduak jokatzeari ekingo diote bideojokozale adituek etzi, Euskararen Egunean, emango dugun zuzeneko emanaldian.

Twitch bidez egingo den saio honen babesle ofiziala da EH Kirola egitasmoa; Euskal Herrian kirol guztietako ligak, kopak eta txapelketak antolatzea izanik, eremu digitalera pasatzeko erabakia hartu dute Game Erauntsia Elkartearekin batera. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta Euskal Herriko kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzeko helburua bilatzen dute modu horretara”.

Informazio gehiago, hemen.

etxapela