Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren lau edizio egin dira orain arte. Lau jardunaldi horien harrera onaren ondorioz, bi erakundeek bosgarren jardunaldia egitea adostu dute, aurten Harrobia Ikastolarekin.

Bosgarren edizioa azaroaren 12an egingo da, Harrobia Ikastolan, 9:45etik 13:00etara. Arratsaldean euskarazko bideojokoak ezagutzeko tartea egingo da. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.

img-8075

Euskal Herriko bideojokoen industria aztertu

Jardunaldiaren xedea da euskara eta bideojokoak uztartzea zein euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea. Aurtengo jardunaldian Euskal Herriko industriari zuzenduko zaio begirada; Izan ere, bideojokoen arlo desberdinetan jarduten duten profesionalak izango dira gonbidatuak. Horretaz gain, ohikoa denez bideojoko eskoletako ikasleen mahai ingurua izango dugu.

Aurten, berritasun azpimarragarriak ikusiko dira; arratsaldean euskal bideojoko garatzaileen lana ezagutzeko topaketa ospatuko dugu. Ekintza hau SPRI – Enpresa digitalak babesten du eta zehazki, Ibai Aizpuruak, Eneko Zubiaurrek eta Harrobia Ikastolak bideojoko bana aurkeztuko dituzte. Gainera, euskarazko bideojokoak probatzeko aukera egongo da; beraz, haurrei, familiei eta gazteei zuzendutako ekitaldia izango da.

Bideojokoen bosgarren euskal jardunaldia: Etxeko esperientzietatik ikasteko

Ikasle, jokalari eta garatzaileak kontaktuan: Bideojokoen alderdi ezberdinak  aztertzeko asmoz

Bertako kultura eta industria bultzatzea xede: Euskaratik eta euskaraz egiten dugu bertako bideojokogintza kultura indartzeko

Gonbidatu bereziak: Bideojokogintzan dabiltzan profesionalen berri izateko

img-8077

 Jardunaldian jorratuko diren gaiak:

Aurtengo jardunaldietan Euskal Herriko bideojoko industriaren egoeran sakonduko dugu. Horretarako, hiru ikuspuntu desberdin partekatuko dituzten profesionalak bilduko ditugu: Ibai Aizpurua, Game Jam-etan hezitako bideojoko garatzailea, Anize Amestoy bideojokoetarako musika eta soinu sortzailea dena eta Josu Cobelo, garapen irakasle eta ikerlaria. Horretaz gain, Game Erauntsia Elkarteko kideek euskara eta bideojokoak uztartzeko urteetan zehar egindako jardunaren gogoeta egingo dute.

Ohikoa denez, hitzaldien ostean mahai ingurua izango dugu Digipen Europe-Bilbao Institute of Technologyko, Harrobia Ikastolako eta Tartanga Lan Heziketarako Zentro Integratuko ikasleekin.

Egitaraua:

twitter-2

Kartela:

jokoteknia-kartela