Gotzon Garateren oroimenez, Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean ondutako Euskara ala ezkara egitaraua urriaren 5ean egingo da, eta esparru digitalaren eta euskaren inguruan ardaztuko da.

“Hain zuzen, euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertzeko prestatu dugu egun osoko jardunaldia urriaren 5ean. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea”.

Egun osoko egitarau oparoa izango urriaren 5ekoa, hainbat adituk parte hartuko baitute: Angeriñe Elorriaga EHU/UPVko irakasleak Euskara sarean, marka berria izenburuko hitzaldia zuzenduko du; Itziar Diez de Ultzurrun euskara filologoa Euskara sarean gaiaren inguruan arituko da; Imanol Epelde irakasle eta blog zaleak Baliabide teknologikoak hizkuntzan izenburuko berbaldia emango du, eta Puntueus fundazioko zuzendari Josu Waliñok, Zergatik euskara mundo digitalean gaia jorratuko du, besteak beste.

Hitzaldi teknikoez gainera, poesia saioak, musika ekitaldiak eta bestelako jarduerak izango dira, betiere hainbat galderari erantzuteko asmoz: “Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako?”.

Programa zehatza eta bestelako xehetasunak irailean iragarriko dituzte. Informazio gehiago.

ezkara