Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala izenburuko mahai-ingurua antolatu du UPV/EHUko  Bizkaiko Campuseko Ikasle, Euskara eta Kulturarako Zuzendaritzak.

Jardunaldia apirilaren 30ean egingo dute, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan,11:45ean.

Mahai-inguruan hauexek izango dira:

  • Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunearen koordinatzailea-Euskaltzaindia
  • Xabier Arregi UPV/EHUko HITZ zentroaren ordezkaria
  • Leire Barañano Euskorpora proiektuaren zuzendaria
  • Aitzol Astigarraga ElHuyarren ordezkaria eta Orai NLP zentroaren koordinatzailea
  • Moderatzailea: Urtza Garay, UPV/EHUko Gradu eta Eraldaketa Digitalerako errektoreordea