Maiatzaren 16an “Euskara eta digitalitatea: begiradak 2024tik” mahai-ingurua antolatu du UEUk Errenteriako Torrekuan, 18:00etatik aurrera.

“Bizitzaren digitalizazioak galdera berriak ekarri ditu euskalgintzara, erabileraren auzitik hasi eta adimen artifizialare hype eta burbuiletara, itzulpenerako aukerak ere tartean direla. Goi mailako Online Ikastegiak (UEU-GOIk) Euskara eta digitalitatea aditu-titulua aurkeztu berri du 2024-2025 ikasturterako, UPV/EHUren berezko eskaintzaren baitan. Online modalitateko graduondoko horrek prestakuntza eskaini nahi die testuinguru digitalean euskara sustatu nahi duten aditu eta arituei, tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteko ez ezik, gogoeta pizteko eta euskararen zaintza eta sustapen digitalerako estrategiak lantzeko”

Hauexek parte hartuko dute jardunaldian: Lorea Arakistainek (.eus), Igor Leturiak(Elhuyar), Eli Pombok (Iametza) eta Gorka Juliok (Talaios). Xabier Landabideak (UEU) dinamizatuko du saioa.

Informazio gehiago, hemen.