UPV/EHUk abiatu du masterra, zeina online izango den. UEUko GOI institutuak zuzenduko du prestakuntza, “online ikas-irakaskuntzarako propio sortutako eredu pedagogiko bat oinarri hartuta”.

UPV/EHUk jakinarazi duenez, “testuinguru digitalean euskara sustatuko duten adituen beharra dugu askotariko alorretan, eta horretarako prestakuntza eskaini nahi du online graduondoko honek. Eskuragarri dauzkagun tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteaz gain, gogoeta piztea eta euskararen zaintza eta sustapen digitalerako estrategiak lantzea da helburua”.

Besteak beste, hezkuntzan, komunikazioan eta kulturgintzan teknologia digitalez baliatuz euskararen sustapenean jardungo duten profesionalei zuzenduta dago.

25 plaza eskainiko dituzte, eta prestakuntza 2024ko urritik 2025eko apirilera egingo da. Guztira, 180 ordu.

Informazio gehiago, hemen.