BizkaiKOA Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoen sareak lurralde horretako museo eta aretoetan egiten den hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du ostegunean, hilak 5, Kurutzesantu Museoan, 11:00etatik aurrera.

Hala, Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroan garatzen den  hezkuntza-egitasmo berria ere bertan aurkeztuko dute, Durangoko Azokaren egitarauaren baitan. Proiketua ikastetxeentzat diseinatu da eta 2020ko urtarriletik aurrera abiatuko da.

Egitasmo berri hori euskararen erabileraren eta sustapenaren inguruan ardazten da, eta hiru ildotan antolatzen da: Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko proiektua

  1. Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko proiektua (LH3, LH4 eta LH5 mailetako ikasleentzat)
  2. Zenbat dakit euskaraz eta euskal kulturaz? Kahoot! Lehiaketa (LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleentzat)
  3. Herrigintzatik euskararen erabilera sustatzeko proiektua (DBH3, DBH4 eta Batxilergoa mailetako ikasleentzat)

Bizkaikoak, halaber, Bizkaiko Museoetako 2019ko argitalpen berriak aurkeztuko ditu igandean, hilak 8, Durangoko Azokako Areto Nagusian, 12:00etatik aurrera. Anton Erkoreka (Medikuntzaren historiaren museoa), Javier Barrio (Enkarterrietako museoa), Jon Ruigómez (Itsasmuseum Bilbao), Sorkunde Aiarza (Euskal museoa) eta Felícitas Lorenzok (Euskal Herria museoa) parte hartuko dute ekitaldian.

durango_kartel