Amaitu da dagoeneko Youtubeskolak lehiaketa, eta epaimahaiak irabazleak iragarri ditu. Epaimahaia Youtubeskolak tailerrak zuzendu dituzten Ane Atxutegik eta Ibai Zarketak eta Azkue Fundazioko lantaldeak osatu dute. Parte hartzaileen bideoetan honako bi elementu hauek azaldu behar ziren: objektu bat, “kartoizko kutxa”, eta esaldi hau, “gustatzen zaidalako egiten dut”.

Sarituen harira, 15 – 16 urte artekoen kategoriako sari nagusia, IPhone 8 telefonoa, Arrasateko Oihan Loiti Iraolak jaso du. Ikusi bere lana:

Bestalde, Youtuber Bizkaitar Onenaren saria, Go Pro Hero 7 Black kamera, Bilboko Aroa Salor Bengoak irabazi du. Jarraian bere bideoa ikus dezakezue.

13 – 14 urte arteko kategoriaren kasuan, guztira sei bideo aurkeztu dira kategoria horretan eta epaimahaiak sari bakarra eman beharrean sei sari ematea erabaki du. “Aurkeztutako lanen artean bakar bat aukeratzea oso zaila egin zaigulako”. Hori dela eta, parte hartzaile guztiei sari bana egitea erabaki du antolakuntzak: bozgorailu eramangarri bana.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hatu duten gazteei, nola lehiaketan, hala Zallan, Durangon, Basaurin, Amorebieta-Etxanon eta Derion burututako tailerretan.