Eusko Jaurlaritzak euskara ingurune digitalean sustatzeko 2021-2024 aldirako bide orria aurkeztu du iragan ostiralean.

Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziak egindako txostena da Euskararen Ingurune Digitala: gomendioak 2021-2024.

Lau lan lerro estrategiko, 10 gomendio eta 24 ekintza-proposamen biltzen ditu dokumentuak. Hanbat adituren, erakunderen eta elkarteren lankidetzatik eta hausnarketatik sortu da.

Dokumentuak euskara ingurune digitalean bizirik eta bizi egoteko lau lan lerro estrategiko definitzen ditu eta aldi berean hamar gomendio zehazten ditu. Honako hauek dira:

  1. Euskarazko eduki digitalak sustatzea:
    • Aisialdirako ikus-entzunezkoen alorra sustatzea, bereziki gazteei begira.
    • Arlo akademikorako eduki digitalak sustatzea, ikus-entzunezkoak barne eta bereziko gazteei begira.
    • Euskarazko hedabide digitalak sustatzea.
  2. Euskarazko tresna, aplikazio eta baliabide digitalak sustatzea:
    • Euskarazko hizkuntza-teknologien garapena sustatzea.
    • Mugikorrerako euskarazko aplikazioak sustatzea.
    • Erabilera handiko plataformetan euskararen presentzia bermatzea.
  3. Euskarari eta euskarazko baliabideei ikusgarritasuna ematea, erabilera areagotzeko:
    • Informazio eta Komunikazio Teknologiek, IKTek, euskaraz egitea
    • Euskarazko tresna eta baliabide digitalen zabalkundea bermatzea.
  4. Zaintza teknologikoa ziurtatzea:
    • Euskararen zaintza teknologikorako egitura sustatzea
    • Euskararen kontsumoari buruzko datuak lortzea eta ikerketa sustatzea, polita eraginkorrak egin ahal izateko.

Informazio gehiago, hemen.

gomendioak