Eusko Jaurlaritzak hartu beharreko estrategiaren inguruan hausnarketa egitea du xede jardunaldiak, ingurune digitalean euskarak aurrera egin dezan. Horrenbestez, jardunaldian Europako hainbat herrialdek bultzatutako estrategiak aztertuko dira. Jardunaldia online egingo da ostiralean. Izen ematea.
Hizlari hauek parte hartuko dute jardunaldian, besteak beste, Maite Goñi Eizmendi EABren Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalaren zuzendaria; Anton Ferret Baig Informazioaren, Hedapenaren eta Azterlanen zerbitzuburua, Kataluniako Generalitatea; Anna Björk Nikulásdóttir Grammateken sortzaileetako bat eta Islandiako Hizkuntzaren Teknologietarako Partzuergoko proiektu arduraduna.
“Europako testuinguruan garrantzi handia hartu du hizkuntza teknologiaren gaiak. Hainbat herrialdek hizkuntza teknologia planak jarri dituzte abian, ikuspuntu desberdinetatik abiatuta: herrialde horietako hizkuntza batzuk ez dituzte euskarak aurrean dituen erronkak, estatu hizkuntzak direlako, baina `minorizazio digitala´ bizi dute ingelesaren aurrean; beste batzuk, aldiz, gure antzeko egoerak bizi dituzte eta antzeko egoerei egin beharko diete aurre. Guztiei begiratzea dagokigu, zer ikasi badugulako”.