Datu ikaragarri horren ondorioz, Euskarazko Wikipedian, hiru biografiatik bat emakume batena da. Lan handi horren atzean WikiEmakumeok taldeek egiten duten alimaleko ahalegina dago. Wikipediako hizkuntza guztien artean 24. postua lortu dute emakume biografia kopuru absolutuan.
“Ez da lorpen makala: Euskarazko Wikipediak 24. postua lortu berri du emakume biografia kopuruan, 24.000 emakume baino gehiago jasota, hebreera gaindituz. Datu hauekin, 50.000 biografia baino gehiago dituzten hizkuntzen artean lehenengoa da emakumeen ehunekoan, %32,8-rekin. Etengabeko hazkuntza horren atzean wikilari askoren lana dago, tartean WikiEmakumeok taldeek egindako esfortzu Itzela”.
WikiEmakumeok ekimena Durangon abiatu zuten, baina talde horren ondotik beste batzuk etorri dira: Oiartzun, Artea, Ondarroa eta Lekeitio. Ordutik, 9.000 emakume gehitu dituzte euskarazko Wikipedian.
“Bestela esanda, bost herritan dauden taldeek biografien herena baino gehiago gehitu dituzte, Euskal Herriko zein munduko milaka emakume interesgarri gurera ekarrita. WikiEmakumeok taldeetan parte hartzen duten gehienak emakumeak dira ere, wikilarien artean zegoen gizonezko editoreen kopurua orekatu duena”.
Informazio gehiago, hemen.