Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, bideojokoak euskarara itzultzeko Eusplay katea abiatu dute Youtuben.

Asmos Fundazioak jakinarazi duenez, “kate hau osatzen duten 9 bideoetan zehar, bideojokoak euskarara itzultzeko eta euskaraz jokatu ahal izateko urratsak eta kontuan hartu beharreko baliabideak azaltzen dira”.

Baliabide honen xedea da bideojokoak euskarara ekarriko dituen komunitatea sortzea. “Batez ere gazteengana zuzenduriko egitasmo honen bidez, bideojokoen euskaratze prozesura bideraturiko komunitatea zabaldu nahi da. Honek guztiak jakin-mina pizten badizu, ez galdu jada ikusgai duzun”.