Firefox erabiltzen dutenek hobe dute lehenbailehen gaurkotzea, segurtasun akats larria antzeman baitute nabigatzaile horretan. Firefoxen jabe den Mozillak oraintsu iragarri du akats hori. Ondorioz, gaurkotzeko eskaera zabaldu du.
Atzo abiatu zuen Mozillak Firefox nabigatzailearen azken bertsioa, eta jarraian, bertsio hori gaurkotzeko eskatu du, zero-day motako ahultasun bat antzeman eta konpondu baitu.
Konpainiak adierazi duenez, akats hori Samuel Groß Google Project Zero-ren segurtasuneko ikertzaileak eta Coinbase segurtasuneko lantaldeak aurkitu dute, eta ez Mozillak.
Nabigatzailea gaurkotzeko
Oso erraza da, sarritan nabigatzaileak berak egiten du. Badaezpada: Aukerak menua zabaldu, Laguntza bilatu, eta sakatu. Gero gauza bera egin Firefoxi buruz aukeran. Behi barruan sartuta, Firefox bertsioa agertuko da, eta zaharra izanez gero, gaurkotzeko eskaera egingo diom erabiltzaileari. Onartzen bada, nabigatzailea berrabiaraziko da.