Aurtengo Nortasuna Sarean jardunaldia martxoaren 3an egingo da, Donostiako San Telmo museoan, 18:30etik 20:30era; Bistan da! Lelopean egingo da, “komunikazio parekidearen miopiak” lantzeko asmoz.
“Zein da generoaren eragina proiektuen komunikazioan? Zer egin dezakegu dauden miopiak zuzendu eta komunikazio parekideago bat lortzeko? Gai gara bistan dauden miopiak detektatzeko? Zein miopia existitzen dira jendarteko alor ezberdinetan?”
Maider Galardi F. de Agirre (Ikerlaria eta kazetaria) eta Assumpta Ayerdi Olaizola (Sorginlore elkartean berdintasun aholkularia) adituek parte hartuko dute Jardunaldian.
Halaber, mahai-ingurua ere izango da: Arritxu Iribar Egaña (kirol kazetaria Euskadi Irratian), Josu Aztiria Urtaran (Orai NLP Teknologiak), Jone Amonarriz Zubeldia (AZK komunikazio eta publizitate agentzia) eta Tania Arriaga Azkarate (EHUko Bitartez ikerketa taldea).
Izena emateko, hemen.