Azkue Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Topaguneak Nola sortu euskarazko edukiak TikTok sarean? izenburuko jardunaldia ondu dute martxoaren 2an, Bilbon kokatutako Euskararen Etxean, 10:30etik aurrera. 

“TikTok sarea hobeto ezagutu nahi duzu? Zeintzuk dira euskarazko edukiak modu eraginkorrenean jorratzeko irizpideak?” Elkarteei, eragileei edo teknikariei zuzendutako ekimena da.

“Gazteentzat sortu dugun eta laster martxan jarriko den Bziber lehiaketako esperientziatik abiatuta eta Mondragon Unibertsitateak egindako ikerketa uztartuz, TikTok sarean edukiak sortzeko aholku batzuk aurkeztuko dizkizuegu, eduki sortzaile gisa aritzeko. AnePe Acedo tiktoklaria ere bertan izango da eduki sortzaile gisa, bere esperientzia eta ikuspuntua azaltzeko”.

NORI ZUZENDUA: elkarte, teknikari edota eragileei

NOIZ: martxoaren 2an, 10:30ean

NON: Euskararen Etxean. Agoitz Plaza 1, 48015 Bilbao

Eman izena!

 

anepe