PUNTUEUSek eta Euskal Herriko Uniberstitateko Informatika Fakultateak antolatuta Gladys Sariaren laugarren edizioa aurkeztu berri dute. Ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzea du helburu, bai eta gazteentzat erreferenteak sortzea eta lan hori jendarteratzea ere.
EHU/UPVk jakinarazi duenez, “IV. edizioa du Gladys Sariak eta erreferente bilakatu da da euskal ingurune digitalean lan egiten duten emakume gazteen aitortzan. Izan ere, neska gazteak ibilbide teknologikoari ekitera animatzea du helburu, horrela euskal erreferente berriak sortuz. Hautagaitza irabazleak, gainera, 4.000 euroko diru-saria jasotzen du.
Aurkeztu berri den edizio honetan ahalik eta hautagaitza gehien jaso nahi dira. Gladys Sarirako hautagaitza norberak aurkeztu dezake edo hirugarren bat proposatu daiteke.
Informazio gehiago, hemen.