Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetzan Hala, Birala! izeneko kultura digitalari buruzko 4 eguneko kanpusa antolatu dute. Egunero, lau ordu eta erdiz, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzaz, gai hauek  jorratuko dira: animazioa, euskarazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta jokabide egokiak, kartelgintza eta bideoen edizioa.

Kanpusak bi atal izango ditu: lehen atala abenduaren 26 eta 27an izango da eta bigarrena urtarrilaren 2 eta 3an. Atala bakarra edo kanpusa osorik egin daiteke.

Tailerren informazioa:

  • Prezioa: Kanpuseko atal bakarra 10 euro eta kanpus osoa 17 euro
  • Hizkuntza: Euskara
  • Parte-hartzaileak: Bilbon erroldatutako 2012 eta 2013 urteetan jaiotako gazteak. Binaka izena emateko aukera.
  • Lekua: Euskararen etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo)
  • Ordutegia: 9:30- 14:00
  • Aurretiko izena-emate epea: urriaren 28tik azaroaren 11ra. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketaren emaitza azaroaren 13an argitaratuko da.
  • Plaza lortu dutenen behin betiko izen-ematea: Azaroaren 14tik 21era.

Informazio gehiago:

info@azkuefundazioa.eus / 94.402.80.81

euskera@bilbao.eus / 94.420.43.91

ON-LINE AURRETIKO IZENA-EMATEA (urriaren 28tik azaroaren 11ra)