“Ekainaren 11tik 25era egingo den Nazioarteko Egunen editatoiaren bidez, Wikipedian garrantzi unibertsaleko kausei buruz ematen den informazioa hobetu nahi da gaztelaniazko, portugesezko, katalanezko, euskarazko, galizierazko eta asturierazko bertsioetan”

Nazio Batuek egunak eta asteak sustatzen dituzte gertaerak oroitzeko eta garrantzi globaleko gaiei buruzko kontzientzia sortzeko. Guztira, nazioarteko 185 egun dira, tartean, Nazioarteko Braille Eguna, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna, Uraren Munduko Eguna eta Irratiaren Nazioarteko Eguna.

Horietako batzuek Wikipedian artikulua dute. Kopurua desberdina da entziklopediaren hizkuntza-bertsio batetik bestera. “Edukien arrakala hori murrizteko eta NBen Nazioarteko Egunek aldarrikatzen dituzten kausei ikusgarritasuna emateko, hainbat hizkuntzatan online editatzeko proposamena egiten dugu”.

Nazioarteko Egunen Editatoia bultzatzen dutenak Wikimedia Españak, Wikimedia Portugalek, Amical Wikimediak, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Galipediak eta Wikipedia n ‘asturianu dira; ekainaren 11tik 25era bitartean egingo da modu birtualean, gaztelaniazko, portugesezko, katalanezko, euskarazko, galizierazko eta asturierazko artikuluak sortu edo hobetzeko.

“Nazioarteko Egunek halako gai bati buruzko sentsibilizazio-jarduerak sustatzeko aukera ematen dute. Gizarte zibileko, hezkuntza-sektoreko, tokiko eta nazioarteko gobernuetako eta beste erakunde batzuetako eragileak biltzen dituzte. Horiei guztiei dei egiten zaie entziklopedia askean gai horiei buruzko informazioa eta ikusgarritasuna areagotzeko, are pertsona gehiagorengana irits daitezen”.

Informazio gehiago Editaton Nazioarteko Egunen webgunean

Sortu edo hobetu beharreko artikuluen zerrenda osoa

1200px-wikipedia-logo-v2-svg