Iametza enpresak jardunaldiak.eus ataria abiatu berri du. Enpresak berak jakinarazi duenez, Euskal Herrian barrena ontzen diren jardunaldien biltoki izan nahi du.
“Hainbat dira Euskal Herrian antolatzen diren euskarazko jardunaldiak, baina sarritan baliabide edo denbora faltagatik, erakunde eta elkarte askok ez dute behar besteko zabalpena egiteko baliabiderik. Arazo horren aurrean, sortu dugu, euskarazko jardunaldiei buruzko informazioa eskaintzeko gunea. Zuk ere antolatutako egitasmoen berri eman nahi duzu? Hurrengo formularioaren bidez zehaztapenak eman eta zabaldu ezazu!”