Karaktere bateko eta biko .eus domeinuak eskatzeko aukera zabaldu dute. Sarean.eus webgunean jaso dutenez, “izenik motzenak, karaktere gutxien dituztenak, horiek dira Interneten balio handiena dutenak. Zailak dira lortzen, luzapen guztiak ez daude salgai, eta daudenak ez dira prezio arruntean saltzen”.
“Hala, izenik motzetan motzenak karaktere bat edo bi dituztenak dira, domeinu-izen bereziak dira. Eta, orain, karaktere bakarreko edo bi karaktereko .EUS luzapendunak ere eskuratu daitezke. Eskuragarri daude a.eus, z.eus, gu.eus, zu.eus…”
“2014an, .EUS eta domeinu berriak sareratzen hasi zirenean, ICANNek ez zituen domeinu hauentzako karaktere bat eta biko izenak onartzen. Horrela, gu.eus edo z.eus domeinu izena kontsultatzen zuenak, ‘ez dago eskuragarri’ mezua jasotzen zuen bueltan. PuntuEUS Fundazioak, beste batzuen artean domeinu-izen hauek askatzeko eskaria aurkeztu genuen. ICANNek domeinu berrietan ere izen berezi hauek askatzea aukera zabaldu zuen”
Informazio gehiago: https://labur.eus/LAn4E