Komunikazio libreago baterantz trantsizioan izenburuko saio ondu dute UEUkTEKS elkarteak eta Badalabek, azaroaren 21ean, Badalabek Errenteriako Torrekuan duen egoitzan.

“Sareetako komunikazio librean sakontzeko, estrategiak partekatzeko zein bateratzeko eta euskal komunitateak fedibertsoan izan dezakeen paperaz hitz egiteko elkartuko gara Errenterian. Horretarako zenbait esperientzia inspiragarri ezagutu eta beraiekin gertutik hitz egiteko aukera izango dugu”.

Interesa izanez gero, eman izena edo idatzi: komunikazioa@badalab.eus

EGITARAUA:

Torrekuan

10:30-14:00: Kultura libre digitalarekin komunikatzeko tailerra, Rita Barrachina

14:00-16:00: Bazkaria.

Hitzaldiak. Badalaben.

Gidaritza: HDGunea (Xabier Landabidea).

16:30-17: 00: Sare sozialen metrikak birpentsatzen, Marcel Costa

17:00-17: 30: Hizkuntzaren kudeaketa fedibertsoan, estrategiak, tresnak eta neutraltasun linguistikoa, Rita Barrachina

17:30-18: 00 (Online): Nola transitatu komunikazio askeago baterantz, Shine McShine

18:00: Twitter osteko komunikazio estrategiak, Marta G. Franco

18:30 Itxiera eta ondorioak. Xabier Landabidea