Bai esparru korporatiboan, batez ere telelana zabaldu den honetan, bai eremu pertsonalean, abantaila ugari ditu PDF fitxategiekin lan egiteak -Portable Document Format-en akronimoa-.
Adobe Systems-ek sortutako dokumentu mota bat da, komunikazioa modu eraginkorrean trukatzeko aukera ematen duena. Haren abantailetako bat da edozein ordenagailutan ireki daitekeela, dokumentuaren jatorrizko itxura galdu gabe estiloa mantentzen duela eta informazio-kantitate handiak partekatzeko aukera ematen duela, adibidez, Word dokumentuak edo PowerPoint-eko aurkezpenak baino pisu txikiagoarekin.
Hala ere, PDFrekin lan egin ahal izateko, programa bat behar izango da, dokumentuok editatu ahal izateko: fitxategien pisua murrizteko, edukia aldatzeko, beste fitxategi-mota batzuetan bihurtzeko…
Horren harira, badira horrelako dokumentuekin modu eraginkorrean lan egiteko aukera ematen duten tresnak; adibidez, SmallPDF: PDF fitxategiekin era guztietako ekintzak egiteko aukera eskaintzen ditu. Nabigatzailean aritzean, ez da programarik instalatu behar erabiltzailearen ekipoan, eta SmallPDFa erosotasunez erabili ahal izango da sistema eragilea edozein dela ere, bere webgunera sartze hutsarekin. Gainera, aplikazioa ere badu, nahi izanez gero mugikorretik erabiltzeko. Apple Storetik jaitsi besterik ez da egin behar iOSerako, edo Google Playtik Androiderako.
SmallPDF dokumentuak 21 tresna ditu, lan guztia dokumentu digitalekin doan kudeatu ahal izateko. Adibidez, PDF fitxategien konpresore bat du, dokumentuen tamaina murriztu eta erabilgarriago bihurtzen duena. Oso erraz erabiltzen da: webgunean sartu eta konprimitu nahi diren fitxategiak hautatu besterik ez a egin behar, botoi bat sakatuz. Beste aukera bat da fitxategiak saguarekin aukeratu eta konprimitzeko eremura eramatea.