Uhin Ultra Moreak podkasta zuzentzen duten Elhuyarreko kide Ana Galarragak eta Alaitz Otxoa de Eribek Nola ikusiko litzateke teknologia femeninoan? izenburuko jardunaldian parte hartuko dute, eta Deustuko Unibertsitateko irakasle Miren Berasategi moderatzaile arituko da.
Solasaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da ekainaren 6an egingo dute, 19:00etatik aurrera.
Solaskideak ondoko galderetatik abiatuko dira: “Zein erresistentzia aurkitzen dituzte emakume zientzialari eta teknologoek? Nola tratatzen eta adierazten dira emakumeak zientzian eta teknologian? Nola eragiten dute emakumeek zientzian eta teknologian? Eta zientziak eta teknologiak, nola eragiten dute emakumeengan?”
Hitzaldia streaming bidez ere emago da.