Interneten abiadurari hainbat faktorek eragiten diote. Horietako bat “banda-zabaleraren itotzea” izan ohi da; muga hori Interneteko operadore batzuek ezkutuan aplikatzen diete konexioei, eta nabarmen moteltzen dituzte.

Zergatik itotzen dute operadoreek Interneteko abiadura? Askotan, operadoreek beren lehiakideen webguneetarako konexioa mantsoagoa izatea eragiten dute, eta, hala, orrialde horiek utzi eta zerbitzuak ez kontratatzea lortzen dute.  Estutzeko beste arrazoi bat streaming edo zuzeneko bideo zerbitzuak gehiegi erabiltzea da.

Horren aurrean, lehenik eta behin, dena ondo dabilela egiaztatu behar dugu. Esan bezala, arrazoi asko daude Interneteko konexioa motelago joateko. Hasteko,  egiaztatu behar dugu konexioaren azpiegitura zuzena dela, router-ak ondo funtzionatzen duela (berrabiarazi egin dezakegu cachea «garbitzeko»), ez dagoela gailu ezezagunik abiadura lapurtzen eta sarearen segurtasuna ere berrikusi behar da.

Ondoren, abiadura-proba bat egin beharko dugu, Interneten eskura ditugun doako tresnetako bat erabiliz. Analisia egin ondoren, abiadura-arazoren bat aurkitzen badugu, zer gertatzen ari den berrikusi behar dugu.

“Itotze”  hori egiteko, operadoreek gure IP helbidea erabiltzen dute; beraz,  hori saihesteko irtenbiderik errazenetako bat gure helbidea ezkutatzen duen VPN bat erabiltzea da. VPN aktibatu ondoren, beste abiadura-proba bat egin behar dugu, eta VPNarekin lortutako emaitzekin alderatu.

Alde horretatik, kontuan izan behar dugu VPNak berez moteltzen duela konexio-abiadura. Hala abiadura-proba egitean,  VPNa aktibatuta dugula, lortutako emaitza txikiagoa izan beharko luke. Horiek horrela, VPNa aktibatuta dagoenean Interneteko abiadura handiagoa bada, “itotzea”  jasaten ari gara.