Tapuntu kooperatibak antolaturiko Nortasuna Sarean jardunaldia jardunaldia urtarrilaren 29an egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da.
Jardunaldian sarea nola bete testuzko edukiz gaiaz jardungo dute, ADI TESTUARI! Nola bete kutsa hutsa sareetan? Atera etekina testuari!
Tapuntu kooperatibak antolaturiko jardunaldia da Nortasuna Sarean, eta enpresek edo proiektuek sarean egoten jakitea eta bide horretan laguntzea du xede.
Hala, Koldo Mitxelena Kulturunean, komunikazioan eta sare sozialen inguruan jarduten duten hainbat profesional bilduko dira gaiaren inguruko hitzaldiak emateko eta sareko edukiekin lotutako esperientziez gogoeta egiteko mahai-inguru formatuan.
Parte-hartzaileak hauexek izango dira: Noelia Jiménez Copywritter-a, Redactora.net; Usoa Agirre komunikazioan aritua, Arteman; Jone Bengoa Ilustratzailea, Sastraka; Jon Ordoñez Berria egunkariko Internet saileko burua; eta azkenik, Estitxu Zabala kazetaria eta sareen kudeatzailea, SSIFF 67. edizioan.
Partehartzea doakoa bada ere, izena ematera animatzen dute antolatzaileek, jende kopuruaren inguruko aurreikuspenak egin ahal izateko. “Dena den, izena emateak ez du lekua erreserbatzeko balio eta, aretoa beteko balitz, iriste-ordenari erreparatuko genioke”.