Dispositibo elektronikoetan instalatu ondoren, bidaiak egoki planifikatzeko aukera eskaintzen dute doako hainbat aplikaziok. Ondorioz, lagungarriak izan daitezke oporraldia lasaitasunez eta gorabehera handirik gabe igarotzeko eta gozatzeko. Jarraian, IOS eta Android dispositiboentzat egindako aplikazio batzuk zerrendatuko dira.

Zein eguraldi gaurko?

Accuweather: Aplikazio honek tokiko eguraldiaren iragarpenak eskaintzen ditu, egun eta orduen arabera antolatuta, eta mundu osoko txokoetara iristen da. Bestelako datuak ere biltzen ditu: hezetasuna, alergien maila edo prezipitazioak, besteak beste.

UVI Mate: Eguzkiak azalean eragin ditzakeen kalteez ohartarazteko aplikazio da. Eguzkiaren erradiazio indizea adierazten du, eta eguzkiak sor ditzakeen erredurez ohartzen du. Eguzki-babesa noiz eman behar den adierazten duen alarma ere badu.

Sushia ala burritoak?

OpenTable: mundo osoko jantokiei buruzko informazioa biltzen du, besteak beste, menuak, kalifikazioak, iritziak eta argazkiak. Erreserbak on line egiteko dauka.

Drink Water Reminder: Turista batzuen bizitza oso nekagarria da, eta ondorioz, lantzean behin ahaztu egiten dute ondo hidratatzea. Aplikazio honek hidratazio maila egokia mantentzeko aproposa da.

app_water

Trena, autobusa, auto alokatua…

Flight Radar 24: Hegaldiei buruzko informazio guztia eskaintzen du: atzerapenak, lurreratzeak eta aireratzeak eta terminalak, besteak beste. Mapak ere biltzen ditu, hegazkina bidaiaren zein puntutan dagoen jakiteko.

Citymapper: Garraio publikoari buruzko informazio zehatza jasotzen du. Hainbat ibilbide eta helmuga hautatzeko aukera eskaintzen du.

SocialDrive: Autoa erabiltzen dutenentzako informazio interesgarria gordetzen du; tartean, errepideen egoera, kontrolak, radarrak edo auto-ilarak.

Bada planik?

Fever: Artea, kontzertuak, jaialdiak, dantzalekuak… Kolore guztietako planak biltzen ditu sukar honek.

Ez dut maletan sartu…

Packpoint: Helmuga eta bertan egingo diren jarduerak zehaztu ostean, maletan ezinbestez sartu beharreko gauzen zerrendak sortzen ditu: arropa, botikak, etxetik irten baino lehen egin beharrekoak, eta abar. Erabiltzaileak bere zerrenda propioak sor ditzake.

Passbook Wallet (Android) eta Apple Wallet (IOS): txartel guztiak leku berean gordetzeko aplikazioa da: hegaldi edo tren txartelak, kreditu txartelak, ekitaldietarako sarrerak, eta abar.

Turistarena egiteko

ITranslate: itzulpenak egiten ditu, eta hiztegi moduan ere erabil daiteke. Hitzak eta esaldiak itzultzen ditu, bai eta argazkietako mezuak eta ahotsa ere. Doakoa da, baina Premium bertsio bat ere bada.

Civitatis: 20.000 jarduera inguru biltzen ditu. Horretaz gainera, prezioak eta ordutegiak jasotzen dira, eta sarrerak erreserbatu daitezke.

Mininube: Behin helmuga zehaztuta, toki horretan ezinbestez egin behar diren planak azaltzen ditu. Lekue bereziak ere eskaintzen ditu.