Markel Beika Zugazagak eskuratu du Azkue Fundazioak babestutako Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria.

Beikak Pandemia guztien ama izenburuko testua aurkeztu du sarira. Zuzeuren arabera, “gaia ertz ugaritatik agertu eta sakon jorratu duelako” jaso du saria Beikak.

“Ez da erraza izan erabakia, antzeko maila izan duten sarrera gehiago ere izan baitira, nahiz eta ez diren asko izan iritzi propioa ematen duten artikuluak. Gaiari dagokionean, argi dago pandemiak gogor astindu gaituela, nabarmendu dugun sarreraz gain beste hainbatek jorratu baitu gai bera”.

Zuzeuk jakinarazi duenez, hiruhileko horretan, lehiaketak 12 sarrera jaso ditu, 10 gaztek egindakoak.

“Markel Beikaren historia irakaspenez gain, azpimarragarriak begitandu zaizkigu Alazne Sainz Gil de Paulesen Ehiztari ehizatuak, Iñigo Mamolarren Erakunde publikoen publizitate kanpainak, borondateen erosle eta Xalbat Alzugarairen Zazpiak bi? hausnarketak, baita Izaro Tornerok Amamaren omenez datzitako omenaldia eta Jone Jaureguiren narrazio distopikoa ere, 2030: prestatu bunkerra garai berria heldu arte”.

Udako Gaztea Sarian izango da saria eskuratzeko aukera berri bat, uztail hasieratik irail bukaera bitarte.