Berria egunkariko Urtzu Urkizu @urtziurkizu kazetariak Kroketak izenburuko podcasta abiatu du. Hamar minutuko piluletan, Lezoko kazetariak bere unibertso pertsonala jaso eta zabaltzen du askotariko elementuak uztartuz, tartean, elkarrizketak,  bertsoak eta poesia. Saioak Spotify eta Ivoox plataformetan entzun daitezke.

Ivoox plataformako deskribapenean hauxe idatzi du kazetariak: “Urtzi Urkizu kazetari eta sortzailearen podcast pertsonala. Podcast honek ez du emankizunen maiztasun zehatzik. Ezin zara mundu guztiaren gustokoa izan. Ez zara kroketa bat”.

Enekoitz Telleria Sarriegi @EnekoitzTelle kazetariak Berria egunkarian argitaratutako artikuluan jasotzen denez, podcast saio kroketazaleek oso harrera ona izan dute, eta, ondorioz, hainbat plataformetan hedatu dira, hala nola, Euskal Idazleen Elkartearen webgunean eta Booktegi plataforman.

“Hori oso polita da. Ez da nire asmoa kroketak irratiko uhinetan zabaltzea, baina libre daude. Nahi duenak har ditzala zabaltzeko. Ez diet salaketarik jarriko [barrez]”, azaldu du Urkizuk Berria egunkarian.

kroketak