2016. urtetik, %242ko hazkundea izan du .eus domeinuak, 4.903tik 11.972rakoa izan da hazkundea. Hartara, urtarrilean 12.000 domeinuko langa igaro zuten.
Orain, 2021-2023 hirurtekorako plan estrategikoa abiatuko dute, eta gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea izango dute helburu.
Josu Waliñok, PuntuEUSen fundazioaren zuzendariak ohar bidez azaldu duenez, “ez dago zalantzarik helburuak arrakastaz bete direla. .eus domeinuak gure gizartean lortu duen onarpena eta presentzia handia da. %242 hazi da domeinua epealdi honetan, domeinu kopurua ia hirukoiztuz eta 4.903 domeinu izatetik 11.927 domeinu izatera pasa”. Hala, PuntuEUS Fundazioak 2016-2020 epealdirako landutako plan estrategikoan aurreikusitako emaitzak gainditu ditu.
Etorkizunari dagokionez, gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea izango da PuntuEUSen hurrengo hirurtekorako xedea. Horretarako lau arlo edo erronka nagusitan jarriko dira indarrak: gizarte digital euskalduna, domeinua, industria digitala eta kudeaketa aurreratua.
Waliñoren esanetan, “Josu Waliño, PuntuEUSen zuzendariaren hitzetan, “gaur egun euskal gizarteak bizi duen egoerari erantzuten dion plana garatu dugu. Gizartearen transformazio digitala bizitzen ari gara, eta, guk, erronka horri euskaratik erantzuten lagunduko dion egitasmoa garatu dugu, gizartearen transformazio digitalean euskara eta .EUS domeinua gako izan daitezen”.