Egunean Behin joko arrakastatsua diseinatu duen CodeSyntaxek eguneroko joko berria abiatu du, Tagzania. Eguneroko erronka proposatzen du du app berriak: Euskal Herriko eta munduko tokiak identifikatzea mapa batean”.
CodeSyntaxek jakinarazi duenez, “Jokoaren funtsa da Euskal Herriko eta munduko tokiak, irudi mugikorrez erakutsiak, mapa batean identifikatzea. Irudiak panoramikoak dira, eta ikuspegia mugitu dezake jokalariak, baita bideetan aurrera eta atzera egin. Geoguessr edo Openguessr bezalako mapa-jokoekin antza du Tagzaniak, baina edukia zaindu egin da, errepide galduak izan beharrean, Euskal Herriko eta munduko toki esanguratsuak dira Tagzanian erakusten direnak: Wikipediako datu libreak berrerabili dira tokiak identifikatzeko, eta emaitza ikustean, erabiltzaileak eskura izango du euskarazko Wikipediako esteka, toki bakoitzaz gehiago jakiteko”.
Informazio gehiago, hemen.
App berria lortzeko: tagzania.com/