Berbaxerka euskaraz azaldu eta astebetera, Talaios kooperatibak Wordle jokoa euskaratu du.

Wordle hitzak asmatzeko jolas bat da, gurutzegrama formatua du eta Mastermind bezalako beste joko batzuekin antzekotasunak ditu. Bertan, sei saiakeratan asmatu behar duzu hitz bat, eta horietan ez zaizu beste pistarik ematen,; jarri dituzun letretatik zein dauden hitzaren barruan baino ez dizu esango.

Bere mekanika oso sinplea da. Saiakera bat egiten duzun bakoitzean, baliozko hitz bat idatzi behar duzu, eta esango zaizu sartutako letretako zeintzuk dauden, zeintzuk ez, eta egokitzen zaien lekuan dauden ala ez. Saialdi bat egiten duzunean, saio horren emaitzak ikusiko dituzu, eta berriro probatu ahal izango duzu.

Jarraian duzuen irudian ere azaltzen da jokoaren mekanika:

jolastu