Euskarabildua jardunadiaren 13. edizioa egingo dute urriaren 17an, Donostiako San Telmo Museoan, Artifiziala ez den teknologia izenburupean, 9:00etatik aurrera. “Euskarabildua Jardunaldietako edizio berri honek, teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatzen dutenen ahotsak entzuteko aukera emango du”.
Hauxe iragarri dute antolatzaileek jardunaldian jorratuko den gaiari buruz: “Adimena artifiziala da, makinek prozesatua dagoelako, baina makinek gaitasun hori gizakien ahalmenez soilik lor dezakete eta horren ardura duten pertsonen motibazio, izaera eta helburuek ezaugarrituko dute adimen artifizial hori.
Horrekin esan nahi da inoiz baino garrantzitsuagoa dela teknologia betaurreko kritikoz begiratzea eta erabiliko ditugun tresna informatikoei eta martxan jarriko ditugun digitalizazio prozesuei buruzko erabakiak pertsonen beharrak eta eskubideak lehenetsiz hartzea.
Euskarabilduak ikuspegi kritiko horretan sakondu eta zabaldu nahi du”.
Egitaraua:
09:00
Aurkezpen instituzionala
09:15
Sarrera (Iametza)
Eli Pombo
09:25
Hitzaldia: Algoritmo publikoak
Manuela Battaglini
10:00
Hitzaldia: Sareak gureak dira
Marta G. Franco
10:30
Atsedenaldia
11:00
Esperientziak
EducaMadrid: Zerbitzu burujabeak hezkuntza komunitatearentzako
Daniel Esteban
Softcatala
Belén Ivars
Datu zentro lokalak
Jardunaldian izena emateko, hemen.