Trumpen aginduz Tik Toki ezarritako debekua indarrean sartu eta egun batzuetara iritsi da akordioa.
Tik Tok enpresaren jabe txinatar ByteDancek Oracle aukeratu du bere bazkide teknologiko izateko AEBetan, The Wall Street Journalek eta APk iragan igandean jakinarazi dutenez. Albistearen berri izan baino ordu batzuk lehenago, Microsoftek bere blogean argitaratu zuen bideo laburren sare sozial ezagunak atzera bota zuela bere erosketa-proposamena.
Donald Trump presidenteak abuztuaren erdialdean sinatutako agindu betearazle baten ondorioz negoziatu behar izan da erosketa. Agindu horren arabera, Asiako enpresak 90 egun zituen AEBetan burututako operazioak amaitzeko eta bildutako datuak desegiteko, nerabeen artean oso ezaguna den aplikazioak ekar ditzakeen segurtasun nazionalerako kar ditzakeen arriskuak tarteko.
Microsoftek arabera, ByteDancek “jakinarazi zion ez zizkiola Tik Tok-en operazioak AEBetan salduko”. Bill Gatesek sortutako enpresarekin elkartzeko asmoa zuen Walmartek hasiera batean. Konpainia teknologikoak bere blogean adierazi zuenez, “aldaketa esanguratsuak egin zituen zerbitzuak segurtasun, pribatutasun, lineako segurtasun eta desinformazioaren aurkako estandar gorenak beteko zituela bermatzeko”. Trumpen arabera, Tik Tokek “erabiltzaileen informazio-kantitate handiak” bereganatu ditu, eta ondorioz, app-a debekatu du; debeku hori irailaren 20an indarrean egon beharko litzateke. Bada, egoera hori saihesteko modu bakarra Tik Tok AEBetako enpresa baten eskuetara pasatzea da.
Txinako Sare sozialak Trumpen Administrazioaren aurkako salaketa aurkeztu zuen iragan abuztuan, AEBetan aplikazioa debekatu nahi izateagatik, “debekua justifikatzen duen ebidentziarik gabe”, eta “milaka lanpostu arriskuan jartzeagatik”. Txinako konpainiak adierazi du agindu exekutibo horrek “plataformaren milioika erabiltzaileei beren eskubideak kentzen” dizkiela. Tik Tokek salatu du, Kaliforniako Los Angeles hiriko epaitegian, bere burua defendatzeko behar den prozesu demokratikoa ukatu zaiola. Baina borroka judiziala aurrera doan bitartean, martxan jarri ziren negoziazioak. Oraclerekin akordioa jada ofiziala da. Hurrengo urratsa izango da Etxe Zuriak eta Ameriketako Estatu Batuetako Atzerriko Inbertsio Batzordeak onartzea.
Ez dakigu Trumpek akordioari oniritzia emango dion ala ez. Tokiko hedabideen arabera, presidenteak lizitazioa irabazi duen enpresaren alde egin dezake, enpresa horren buru Larry Ellisonek presidentearentzako diru-bilketa bat antolatu baitzuen aurten. Txinak duela aste batzuk hartutako neurri batek are gehiago zaildu ditzake negoziazioak. Pekinek esportazioak kontrolatzeko arauak eguneratu zituen oraintsu, garrantzitsutzat jotzen dituen askotariko teknologiak barne hartzen dituztenak. Arau berri horren arabera, ByteDancek lizentzia berezia beharko luke bere teknologia AEBetako edozein enpresari saltzeko.