Librezale elkarteak software librearen inguruko dudak eta galderak argitzeko euskarazko zerbitzua abiatu du.

 Librezalek sare sozialetan jakinarazi duenez, “software librean jakin-mina baduzu edo zalantzak badituzu bere erabileran, hauek argitzeko gela euskalduna ireki dugu”. #SoftwareLibreZalantzak.

Informazio gehiago: https://t.me/SoftwareLibreZalantzak /

“Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen egitura finkorik gabeko lantalde irekia da. Izan libre, izan euskaldun!”.