Booktegik Tom Sawyerren abenturak liburuaren lehen zatia argitaratu du bere plataforman.

Hauxe kontatzen du Mark Twainen klasikoak: “Mutiko deabrua! Eta tuntuna galanta ni. Noiz ikasiko dut nik mutiko horren berri! Beti zerbait egin eta engainatzen nau. Zaharra izaki. Urte gehiegi gaizto horren pasara guztiak ikasteko. Gainera, egunero zerbait berria bururatzen zaio. Erotuko naiz. Baina, ez da posible, gero harrapatzen badut, bigundu egiten naiz eta barkatu egiten diot. Eskutan dudanean, nahiko dut bere txantxa bat, edozein gauza, irribarrea sortzeko! Honela ezin dezaket nire iloba hezi. Ez dut nire eginkizuna behar bezala konplitzen…”.

tom_web