Zazpigarrenez ondu du UEUk Txiotesia lehiaketa, maiatzaren 14an: ekimenean parte hartuko duten ikertzaileek beren tesia X/Twitter-eko 6 txiotan edo Mastodon-eko 3 tutetan azaldu beharko dute, labur-labur.
UEUren arabera, “Txiotesia euskal ikertzaile gazteen lanak gizarteratzeko eta haiei izen-abizenak jartzeko UEUk 2013az geroztik antolatzen duen lehiaketa da. Ikertzaile gazteen sarea sendotzea eta zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzea ere badira egitasmoaren helburuak.
Parte-hartzaileek Mastodon-etik edo X/Twitter-etik zabaldu behar dute beren ikerketa-lana eta bi irabazle izendatuko dira: Ikertzaile ulergarriena (500 €) eta Ikertzaile originalena (300 €)”.
Informazio gehiago, hemen.