Dabid Martínez, hacktibista, software librean aditua eta Soberania Teknologikoaren aldeko ekintzaileak NU/Linux Install Party. Ekar ezazu zure ordenagailua eta pasa zaitez software librera izenburuko saioa zuzenduko du Bilboko Abando Gizarte Etxean.

Mugarik Gabeko Ingeniaritzak taldeak antolatu du saioa: “Zure ordenagailua tailer praktiko honetara ekartzen baduzu, Ubuntu GNU/Linux sistema eragile librea nola instalatzen eta funtzionatzen duen ikasi ahal izango duzu. Horretarako, ez duzu aldez aurreko sistema eragilea desinstalizatu behar, trantsizioa urratsez urrats egin nahi baduzu ere. Saioak iraungo duen 3 orduetan, alderdi teknikoa ikasteaz gain, software librearen baloreez eta bizi duen egoeraren inguruan hitz egin ahal izango dugu. Saioan Dabid Martínez, hacktibista, software librean aditua eta Soberania Teknologikoaren aldeko ekintzailea izango dugu lagun”.

Saioa hiru ordukoa izango da, 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek, gainera, presentzialaren aldeko apustua egin dute, “Dabidek adierazitako urratsak jarraitzen ditugula ziurtatzeko”. Izena emateko, idatzi helbide honetara: hezkuntza (a bildua) euskadi.isf.es

ubuntu_handia