Noizbait entzungo zenuen Ubunturi buruzko zerbait, bada Ubuntu GNU/Linux oinarri duen sistema eragile bat da. Gure ordenagailua gobernatzen duen oinarrizko software honek, inoiz baino aukera eta erraztasun gehiago eskaintzen ditu gure ordenagailuan software librea hasieratik erabiltzen hasteko. Ubuntuk gainera, hasieratik dakartza ia jende gehienak beharrezko dituen zenbait tresna, LibreOffice ofimatika paketea adibidez. Ikastaroan zehar Ubuntu zer den, berau instalatzeko prozesua, oinarrizko konfigurazioa, programen instalazio eta desinstalazioa etab. ikusiko ditugu oinarri oinarritik hasita. Noizbait GNU/Linux probatzeko gogoa izan baduzu hau da zure aukera eta gainera euskaraz.

ubuntu_web

 

 

DATA ETA ORDUTEGIA:
Maiatzak 22, osteguna, goiz eta arratsalde:  10:00-14:00 // 15:30-19:30

LEKUA:
Euskararen Etxea: Agoitz plaza 1 (Bilbo)

IKASTARO-EMAILEA:
Talaios Kooperatibako kideak

IZEN-EMATEA:
Sakatu hemen. Izena emateko epea martxoaren 29an amaituko da.