Azkue Fundazioak eta Berbaizu elkarteak Visual Thinking-ari buruzko hiru eguneko ikastaroa ondu dute Bilboko B1 Berritzegunearekin elkarlanean.
Ikastaroa hilaren 9an, 16an eta 30ean egingo da, 15:30etik 18:30era bitarte. Garbiñe Larraldek zuzendu du Visual Thinking-ari buruzko trebakuntza saioa.
Larralde lizentziatua da Arte Ederretan, eta ibilbide luzea egin du hezkuntzan. Egun Batxilergo artistikoko irakaslea da.
Artea, narratiba eta gaitasun digitalak uztartzen diren eremuak eskaintzen dituen hezkuntza-aukerak interesatzen zaizkio. Hori guztia metodologia aktiboen eta pentsamendu bisualaren (Visual Thinking) bidez jorratzen du.
Halaber, oso garrantzitsutzat jotzen ditu akatsa ikasketa modu gisa eta ebaluazioa ikasleen hobekuntzarako eta haien hazkunderako tresna gisa.
Enredar y aprender bloga zuzentzen du Garbiñe Larraldek.