Bateriak hobeagoak eta txikiagoak izateko aukera aztertzen ari dira eta horretarako 3D inprimagailuak gakoetako bat izan daitezke, hauek baztertzeko momentua erronka izaten jarraituko badu ere. Energia termosolarrari esker ere porlana eta altzairu jasangarriagoak egiteko aukera egon daiteke, teknologia berriei esker.

Hegazkingintzan albisteak daude, badirudi etorkizunean aparailu hegalari ezberdinak egongo direla eta horietako askok elektrizitatea eta beste energia iturri berdeagoa erabilita ere, azkarragoak izan daitezkeela. Zeruan baina, atmosferatik barrura bai, baina kanpora ere berrikuntzak datoz, espazio agentzia txikien garaian sartu garela dirudi.

Adimen artifiziala, izan da urtean zehar gehien hitz egin den gaietako bat. Horri loturik, berari esker hobekuntza batzuk eskuratu daitezkeela dirudi. Europan, Finlandiak bere hiritarrei adimen artifizialeko ikastaro ireki bat egiteko aukera eman die, honek izan dezakeen garrantzia ikusita.  Adimen artifizialerako berezia den txip erraldoi honi esker, minbiziaren tratamendurako medikamentu hobeagoak lortu ditzakegu. Osasunaren alorrean ere, giltzurrun txiki funtzionalak egitera ere iritsi dira zenbait zientzialarik.

Europan ere, beste arlo batzuetan ez bezala segurtasun kuantikoan AEBen aurretik doala ere badiote. Plataforma kapitalismoaren garaian, plataformak herritarren mesedetan jarri behar direla konturatzen hasi dira asko. Hirietan, antolakuntza eta garraio aldetik gero eta planteamendu anitzagoak aurki ditzakegu, horien artean joera bat bihurtzen ari den garraio publikoaren doakotasunarena.

Faro honetan automatizazioak ekar ditzakeenaz jabedun izanik ere, optimismo apur bat ekarri nahi izan dugu. Eguzki ekaitz baten erdian egonik ere, «musika» topa daitekeen moduan.