Zoom edo House Party aplikazioen antzera funtzionatzen du jada WhatsAppek. Gehienez lau lagunek parte-har dezakete dei horietan.
Bi urte baino gehiago aldaketa nabarmenik egin gabe igaro ondoren, aplikazio berrien gorakadak (Zoom edo House Party edo Telegram) aldaketak egitera behartu du WhatsApp.
Ondorioz, WhatsApp erlojuaren kontra ari da lanean, funtzio berriak sartzeko, hala nola, lau pertsona baino gehiagoren bideo-deiak. Aplikazio horren jabea Facebook da, eta lau erabiltzaileren deiak egiteko metodo sinplifikatua iragarri ondoren, aukera berri horretan ari da lanean.
Oraingoz, WhatsAppen azken eguneratzearen beta bertsioa duten erabiltzaileentzat bakarrik dago eskuragarri bertsio berria. Dena dela, aukera hori telefono guztietara iritsiko da hurrengo eguneraketa ofizialarekin batera.
Segurtasuna
Parte-hartzaile kopuruaren aldaketa horrek bat egingo du bideo-deietan parte hartuko duten guztiei WhatsApp-ek egingo dien iragarki batekin. Aplikazioak mezu bat erakutsiko du, eta adieraziko du deia erabat enkriptatuta dagoela (mezuekin gertatzen den bezala). Mezu hori segurtasun bermea izango da, bai eta lehiakideekiko elementu bereizlea ere.