WhatsApp aplikazioaren milioika erabiltzaileek jada modu ilunean ikus dezakete aplikazioa; ezaugarri hori erabilgarri dago bai iOs-en bai Android-en. Erabiltzaileak irrikan omen zeuden aukera hori aktibatu eta erabiltzeko.

Modu ilun horren bidez sistema eragileek zein aplikazioek tonu ilunak edo kolore beltza erabiltzen dituzte. Tonu horiek energia gutxiago kontsumitzen dute, eta osasuntsuagoak dira erabiltzaileentzat. Pantailari tarte luzez begiratzen egotea oso kaltegarria da osasunarentzat, hala kognitiboki nola fisikoki. Hartara, modu ilunak ahalbidetzen du ikus-nekea arintzea, eta ondorioz, loaren kalitateari ere laguntzen dio. Horrekin batera, ondokoak ez dira molestatzen gure aplikazioen argiaren indarrarekin.

Bada, WhatsAppek iPhone eta Androiden sistemek erabiltzen dituzten koloreen aldeko hautua egin du, betiere, erabiltzaileen ikus-nekea murrizteko asmoz.

Android 10 edo iOS 13 sistemetako erabiltzaileek honela aktibatu dezakete modu iluna: Android 9 eta aurreko bertsioak dituzten erabiltzaileak WhatsAppen Aukeretan sartu beharko dira, eta gero, Txatak > Gaia > “Ilun” hautatu. iOS 13 sisteman bestalde, WhatsApp ilun ikusiko da telefono osoan aukera hori aktibatuta badago.