Euskarazko Wikipediaren egistamo bat da Ikusgela, zeinak ikus-entzunezko material didaktikoa argitaratzen duen. Bada, ikus-entzunezko proiektuak euskal kulturari buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa abiatu du irailaren 14tik 30era bitarte.

“Ikusgelako Euskal kultura sailean bideo berriak egin ditugu, baina bertan aipatzen diren gai askotako artikuluak ez daude bereziki ondo, edo ez ditugu euskarazko Wikipedian. Euskal kulturak duen garrantzia dela eta, iraileko azken bigarren erdian hemen aipatzen diren artikuluak hobetzea proposatzen dizuegu”.

Ikusgelak artikuluon formatuari erreparatu dio: “Artikuluetako batzuk bereziki luzeak dira jada, baina formatuz ez dira egokiak, laburpena eskatzen dute edo erreferentziak gehitzea. Hori indartzeko, erreferentziak gehitu eta berrerabiltzeak ohikoa baino puntu gehiago emango ditu. Baietz guztion artean euskal kulturari indarra eman!”.

Sariak

  1. saria: Katakraken erabiltzeko 100€ko bonoa
  2. saria: Elkarren erabiltzeko 50€ko bonoa
  3. saria: Elkarren erabiltzeko 50€ko bonoa