Youtuberen lehiakide sutsua bihurtu da TikTok, eta horren aurrean, Youtubek Shorts abiatuko du. The Information-en arabera, Youtube zerbitzu berri bat presatzen ari da urte amaierarako. Zerbitzu horren bidez, erabiltzaileek bideo laburrak argitaratu ahalko dituzte, Shorts; hau da, TikTok-en antzeko plataforma bat.

Google edo Youtubek behin baino gehiagotan gauzatu dituzte horrelako estrategiak; alegia, lehiakide zuzen baten antzeko zerbitzu berri bat abiatu, betiere, emaitza oso txarrekin: Google+ edo Youtube Music, besteak beste. Instagramen Stories ere kopiatzen saiatu ziren.

Shorts urte amaieran izango da martxan, eta sarbidea izango du Youtube Music-eko doinuetara. Erabiltzaileek bideoak argitaratu ahalko dituzte, bai eta musika entzun ere, Youtube Music katalogoko lizentziez baliatuko baita. Eta hor dago TikTok eta Shorts zerbitzuen arteko alderik handiena, Txinako plataforman erabiltzaileek haien soinuak edo antzeko audioak baino ezin baitituzte erabili.

Youtubek berak baieztatu du Shorts bidean dela, eta The Informationen arabera, Shorts urte amaieran izango da erabilgarri.