Youtubeskolak proiektuaren baitan, halaber, Youtube bidezko lehiaketa bat abiatu dute Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute lehiaketan.
Aurkeztuko diren bideoek euskaraz beharko dute izan.
Honako bi elementu hauek azaldu beharko dira bideoan: objektu bat, “kartoizko kutxa”, eta esaldi hau, “gustatzen zaidalako egiten dut”.
Ekimenaren helburua da, gazteek euskarazko edukiz hornitzea sarea, kasu honetan, Youtube baliatuz. Horrekin batera, proposamen honek etorkizunean sor daitezkeen youtuber harrobiaren hazia ere izan nahi du.
Lehiaketaren oinarrien harira:
- Bideoek euskaraz beharko dute izan, eta bi elementu hauek azaldu beharko dira bertan: objektu bat,” kartoizko kutxa”, eta esaldi hau, “gustatzen zaidalako egiten dut”.
- Bideoen gehienezko iraupena minutu bat eta erdikoaizango da, eta partehartzaileek haien Youtube kanaletan argitaratu beharko dituzte, publikoan, gero lehiaketara aurkezteko.
- Bideoak aurkezteko epea urriaren 28tik azaroaren 24rabitartean izango da. Izen-ematea youtubeskolak.eus webgunearen bitartez egingo da. Bertan, inskripzio-fitxa bat izango dago, eta partehartzaileek bideoaren esteka bidali beharko dute datu pertsonalekin batera. Nahi beste lan aurkez daitezke, bakarka edo taldean.
- Aurkeztutako bideoak Azkue Fundazioaren lantaldeak aztertuko ditu. Ez dira onartuko eduki iraingarriak biltzen dituzten lanak: giza eskubideen urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak. Hortaz, behin izen-ematea burututa, partehartzaileek antolatzaileen onespena jaso beharko dute partaidetza baieztatzeko. Azkenik, youtubeskolak.eus webgunean argitaratuko dira.
- Sariakhauexek izango dira: 13-14 urte bitartekoentzako Sari Nagusia eta 15-16 urte bitartekoentzako Sari Nagusia. Hirugarren sari bat ere izango da, Youtuber Bizkaitarraren Bideorik Onena. Bi irabazleek Iphone 7 Plus bana jasoko dute, eta Youtuber Bizkaitar onenak, berriz, kamera bat, GoPro Hero 7 Black.
- Irabazleak jai batean iragarriko dira eta sari-banaketa ere bertan egingo da. Festa hori azaroaren 30ean egingo da, Euskararen Etxean, Bilbon. Epaimahaia Ane Atxutegik eta Ibai Zarketak eta Azkue Fundazioko lantaldeak osatuko dute.
*** Informazio gehiago jaso nahi izanez gero:
https://www.facebook.com/youtubeskolak/
https://www.instagram.com/youtubeskolak/